BESTEAREN AZALEAN
in the skin of the other | en la piel del otrxNorpas Residency, Finland, 2022
Inguruko azal ezberdinek txunditzen naute. Basoko liken, goroldio, arroka, zuhaitz eta intsektu xilofagoen bilbeak. Aldi berean, ur azalako zein azpiko bizitzak erakartzen nau, algak, lotoak, zapatariak, etab. Inguratzen gaituen natura behatzea eta bere azalean jartzen saiatzea, sentikortasun hori lantzea beharrezkoa egiten zait. Finlandian, bertako pinu gorria biluzten eta bere azal eder eta fina lurrean metatzen zihoala ikustean, bilketa eta esperimentazio lan honekin hasi nintzen.
Bestearen azalean jartzeko ideiarekin pinu gorriaren azalekin mantu bat osatzen joan nintzen han basoan bertan, lihozko oihal bat euskarri gisa harturik. Amaieran, ekintza ireki batean, mantu hau jantzi eta publikoari ere jazteko gonbitea egin nion, bestearen azalean jartzearen zentzuaz hitz egiten nuen bitartean. Bestearen kontzeptua gizakietatik haratago zabaltzea ezinbestekoa da, inguratzen gaituen eta parte garen izadiarekin bizikidetza sustatzeko.

prozesua: