NORAEZEAN
Intervención efímera en el paso migratorio y línea de caza de Hernio-Gazume
Hernio-Gazumeko migrazio pasabide naturalean interbentzio efimeroa
Migrazio garaian aurkitzen garenean, udazken zein udaberrian, noraezean ibiltzera behartzen ditugun hegazti guzti horietan pentsatzen dut. Etengabe naturaren kontrol eta ustiapenera jotzen duen gizarte batean bizi gara. Gure industria, eraikuntza, monolaborantza eta gainpopulazioarekin migratzen duten animaliei beraien bidea egitea oztopatzen diegu. Gainera, ehizak bidaia hau are eta zailagoa egiten du.
Arlo honetan kontzientzia pixka bat sortzeko asmoz, migrazio pasabide naturala den Hernio-Gazume inguruan interbentzio efimero errepikakor bat burutzeko ekimena hartu nuen. Lekuko baliabide naturalez baliaturik, habiak egin eta han bertan aurkitzen diren ehiza postuetan kokatu ditut behin eta berriz udazken zein udaberrian. Eskuz egindako habi hauek ehiza postuen behatokiak denboraldi batez okupatu zituzten, hegaztientzat mehatxu diren gune hauek hartuz.

Habiak sortzeko prozesua, Aranzadiko ornitologia sailarekin lankidetzan.
Habien erakustaldia Ur Mara Museoan
Muestra de los nidos en el Museo Ur Mara, Alkiza
Habien erakustaldia Ur Mara Museoan
Muestra de los nidos en el Museo Ur Mara, Alkiza