URAREN AZALEAN “en la piel del agua”



Gure gertuko naturaguneei ikusgarritasuna eman eta sentsibilitatea pizteko xedearekin URAREN AZALEAN proiektua sortzen da; ingurumen-kontzientzia, sorkuntza artistikoa eta bizikidetza uztartzen dituen ekimena.

Movida por la voluntad de visibilización y sensibilización de los espacios naturales con los que convivimos aflora el proyecto URAREN AZALEAN "en la piel del agua”, una iniciativa que aúna conciencia ambiental, creación artística y convivencia.
Zarautzen kokaturik, proiektu hau herria zeharkatzen duen errekan ardazten da: Igerain, eskuarki “rio peste” bezala ezagutzen dena. Erreka honen inguruan publikoari irekitako hainbat jarduera proposatzen noa. Hasteko eta errekaren egoeraz jabetzeko, Arkamurka natura taldearekin batera uraren ibilbidea egiten dugu, bertako izakiak eta haien bizi-baldintzak bertatik bertara behatzeko asmoz. Jarraian, Artezaleak arte eskola herrikoian errekarekin lotutako sorkuntza tailer batzuk bideratzen ditut. Alde batetik, naturan inspiratutako eta sendatze-prozesuekin lotutako “Kwandalowa” buztingintza lantzen dugu eta, bestetik, tradizio japoniarreko “Koinobori” haize-arrainak gauzatzen ditugu. Arrain hauek korrontearen aurka igeri egiteko erakusten duten indarragatik oso miretsiak dira, osasun onaren eta umeen hazkuntzaren adierazgarri.

Funtsean, tailerretan sortutako piezak uraren ibilgu naturala eta bertako bizitza omendu eta aldarrikatzeko modu bat dira.


Situada en Zarautz, centro mi trabajo en el río que atraviesa el pueblo: Iguerain, comúnmente conocido como el “río peste”. Entorno a éste voy proponiendo diversas actividades abiertas al público. Para empezar y dar a conocer la situación del río realizamos el recorrido de sus aguas junto al grupo de naturaleza Arkamurka, con la intención de observar de cerca los seres que lo habitan y sus condiciones de vida. A continuación, organizo varios talleres creativos asociados al río en la escuela Artezaleak. Por un lado, trabajamos en cerámica dando cuerpo a una serie de vasijas inspiradas en la naturaleza y relacionadas con procesos curativos, conocidas como Kwandalowa”. Por otro lado, elaboramos unos “Koinobori” o peces voladores. En la cultura japonesa estos peces son admirados por la fuerza que demuestran al nadar contra corriente, siendo considerados símbolo de buena salud y del crecimiento de niñas y niños.

Fundamentalmente, las piezas creadas en los talleres son una manera de homenajear y reivindicar el curso natural del río y la vida que hay en él.

Iñurritza biotopoaren garbiketa jardunaldia, Igerain erreka bokalea
Jornada de limpieza del biotopo Iñurritza, desembocadura del río Iguerain
Arkamurka, Zarautz, 2020
Kolaboratzaileak/Colaboradores: Gipuzkoa Kultura, Kultura Zarautz, Artezaleak eta Arkamurka
PROGRAMA ︎︎︎